XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lursaila. Sin.: Terrenoa. Lur-zati gutxi-asko zabala, helburu jakin baterako erabiltzen dena.

Luzadura. Ik. Luzapena.

Luzapena. Sin.: Luzadura. Trakzio-esfortzua eragiten zaienean materialek jasaten duten deformazioa.

Ehunekotan ematen da materialaren deformatu aurreko eta deformatu ondorengo luzerak erlazionatuz.

Luze-zeharkako adreilu-pareta. Bere dibujoan luzeka eta zeharka jarritako adreiluak konbinatzen dituen apareju-moduko pareta.

Arkitekturan edozein eraikuntz modurako erabiltzen diren harri eta silarriei forma eman eta pulitu eta akabera emateko artea.

Luzeka. Zabal baino luzeagoak diren piezak, bereziki adreiluak, jartzeko modu bat adierazten duen esakera, hain zuzen piezaren ertzik luzeena hormaren edo jarri behar den elementuaren direkziorik luzeenarekin bat datorrela jartzeko modua adierazi nahi duena.

Luzekako armadura. Sin.: Luzetarako armadura.

Luzekako sekzioa.

Luzekaldea. Adreilu edo silarri baten hiru dimentsiotako luzeena.

Luzerakoa. Ik. Langaluzea.

Luzernarioa. Estalkiko egitura baten goiko aldean barnera argia eta airea sartzen uzteko irekitzen den irekidura.

Luzeroa. Sin.: Sabaileihoa; Argizuloa. Kristalez itxitako baoa estalki batean, jeneralean isurkiaren arrasean geratzen dena.

Solairu edo solairu-zati kristaldua, kristal gardenez edo transluzidoz itxitakoa eta beheko pisua argitzeko izaten dena .

Luzetarako armadura. Ik. Luzekako armadura.